XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkurra: Barcelonak gurekin hitzegin behar du tratatzeko.

Presidentea ez dago oso konforme Goikoetxearen arazoaz

Udaren atariko fitxaketa multzoak gorabehera anitz sortu du futbolaren inguruan.

Barcelonak, kasu, Jose Mari Bakero eta Txiki Begiristain fitxatu ditu jadanik, besteak beste, Goikoetxea Errealera pasatu duen heinean.

Azken operazio bitxi honek, ordea, ez dirudi guztiz legezkoa, jokalariak Osasunarekin lotzen duen klausula berezia baitu.

Klausularen arabera, ekipo batek ehunda hogeita bost milioi pezeta ordaintzen baditu, jokalariak utz lezake taldea, baina bakarrik Athletic, Real Madrid edo Barcelonara joaten bada.

Testuinguru honetan, Fermin Ezkurra Osasuna taldeko presidenteak, Goikoetxea aurrelari nafarrak talde haundi batean amaituko zuelakoaren segurantza eta konfidantza osoa zuela aitortu zuen atzo bertan, baina halaber, talde hori Barcelona portatu den era desberdinean portatuko zenaren esperantza omen zuen.

Ezkurrak, gainera, hala ekipo berberak nola jokalariaren ordezkariak operazioa burutu aurretik Osasunari komentatuko zietela egoera eta diru kopuruen berri pentsatzen zuen, eta ez, gero gertatu bezala, operazioa erabakita zegoenean.

Bere alokuzioarekin jarraituz, ez omen da kasu honetan jokalariak Osasunarekin duen bi urtebeteko kontratoa kontutan hartu; izan ere, presidente nafarrarentzat, hitzarmen horrek Goikoetxea eramatea nahi duen taldeari halamoduzko baldintzak ezartzen bait dizkio.

Une batzu geroxeago, ez dela ehunda hogeita bost milioi pezetataz bakarrik tratatzen, aipatu zuen, beste baldintza ugari bait dago, diru horren balioaz Athletic, Barcelona edo Real Madrid taldeetara joan daitekeela eta ez edonolako beste talde batera, besteak beste.

Nolanahi ere, Barcelonak hainbat aipatu den operazio horren gisako batean sartzea nahi badu, Osasunarekin hitzegin eta kontatu beharko du, zeren eta Osasunari jokalari bat edo hogei, milioia edo hogei eskaitzen dizkion ikusi behar baita, adierazi zuen Fermin Ezkurrak.

Gai honi buruz azken apuntea botatzeko, presidenteak herenegun bertan hitzegin zuela Barcelonarekin esan zuen, eta ez dut talde katalanaren egungo eritzia ezagutzen gehitu zuen.

Unzue eta Bustingorri Estatuko talde onenen zerrendan beste bi jokalari nafar aurkitzen dira egun, Unzue eta Bustingorri alegia.

Aurrenari buruz, Ezkurrak Real Madrid, Barcelona, Sevilla eta Atletico de Madrid interesaturik daudela aitortu zuen, eta direktibaren portaera eskaintzen zai egotea baino ez dela.

Hala eta guztiz, ez zen jokalariaren balioaz mintzo eguerdian, nahiz Real Madridek 150 eta 200 milioi arteko dirutza eskaintzen duen.

Balizko fitxaje honetan jokalari zuriren bat sar daiteke saltsan, ez baitugu egoera ekonomikoa soilik ikusi behar, operazioan sar daitezkeen jokalariena ere bai, jakina.

Arazo honetaz, aipatu atzo gauez Real Madridek bilera bat izan behar zuela asuntuari buruz iharduteko, Ezkurrak batzar honi buruz deus ez bazekien arren.

Ezagutzen duena, ordea, Barcelonak mutilarekiko duen estima da, eta interes haundia ezarri du beregan.

Bustingorriren inguruko zarata, Barcelonak berak ezarritako interesari baino prentsari datxekio kulpa Ezkurrak; hori hala izanik ere, Johann Cruyff Iruñeara dator igandean Bustingorri zuzenean ikusteko amorrazioz, eta horrek nahiko seinale gardena dirudi brometan eta txantxetan iharduteko fitxajeari buruz.

Jakina denez, Jose Luis Núñez Barcelonako presidenteak mila eta zortzirehun bat milioi utzi dizkio entrenatzaile holandesari diru kopuru horrekin nahi duen erosketa guztiak egiteko.

Goikoetxea mare magnum guzti honen erdian sartu da.